Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:15ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Martxoaren 8ko 75/2017 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 1/2017 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea onartzen da, ordainketa-kredituak txertatzeko modalitatean, 2016ko aurrekontutik indarrean dagoen 2017ko aurrekontura.
2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 2/2017 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
3.- Onartzea, egoki bada, 2017ko lehenengo konpromiso-kredituen espedientea.
4.- Onartzea, egoki bada, baldintza administratibo partikularrak, Orioko Zaragueta eskola bigarrenez handitzeko lanak kontratatzeko, prozedura irekiaren bidez. Lanak Juan Eizmendi eta Ana Saneiro arkitektoek idatzitako proiektuaren arabera egingo dira.
5.- Onartzea, egoki bada, baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboak, honako kontzesio administratiboaren kontratazioa arautzeko: Orioko Antilla hondartzako 1. zenbakidun eraikina okupatu eta bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko kontratua.