Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du irailaren 18an

Udalbatzarraren ezohiko bilkura izango da irailaren 18an, ostegunarekin, udalbatzarraren aretoan.

Bilkura 19:00etan hasiko da.

Hauek dira aztertuko diren gaiak:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2008ko ekainaren 24an egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, ikastetxe bat eraikitzeko helburuarekin Orioko Udalaren lursail baten gaineko lurrazal-eskubidea emateko baldintzen orria.

3.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, honako udal ordenantzaren aldaketari: bizitegitarako lurzoru urbanoko esparru kontsolidatu jakinetan dauden lokalak erabilera tertziariotik bizitegitarako erabilerara aldatzeko jarduketak arautzen dituen udal ordenantza.

4.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 14. areari ?Dike? dagokion ekimen pribatuko ordenamendu urbanoko Plan Berezia.

5.- Eugenio Cotado Iturainek Orioko Udaleko zinegotzi karguari uko eginez aurkeztu duen idatziaren berri ematea.

6.- Alkateak egindako delegazioaren berri ematea, Udaleko Kirol batzorde informatzailearen presidentzia dela eta.