Liburuak jasotzeko deialdia

Bigarren eskuko liburuen azoka izango da urriaren 10etik 12ra.

Goiko Kaleko festen programaren barruan, bigarren eskuko liburuen azoka antolatu du festa batzordeak. Hori dela eta, irailaren 15etik urriaren 1a arte liburuak jasoko dira Kultur Etxean.

Era guztietako liburuak jasoko dira. Antolatzaileek eskatzen duten gauza bakarra da liburuak egoera onean egotea (osorik, eta txukun).

Herritar guztiak animatu nahi ditugu ekimen honi laguntzera:

GAIA: liburu bilketa.

NON: Kultur Etxean.

ORDUTEGIA: 9:00-12:00 eta 16:00-20:00.

IRAUPENA: irailaren 15etik urriaren 1era.

INFORMAZIOA: 667744398 Jaione.