Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.
Gai hauek aztertuko dira:
1. 11/2010, 12/2010, 14/2010, 15/2010 eta 16/2010 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteen berri ematea. Kreditu aldaketa horiek kreditua transferitzeko, kreditua gaitzeko, kreditua gehitzeko, kreditua transferitzeko eta kreditua gaitzeko modalitateetan eginda daude, hurrenez hurren.
2. 1/2011, 2/2011, 3/2011 eta 4/2011 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteen berri ematea. Kreditu aldaketa horiek kreditua inkorporatzeko, kreditua gaitzeko, kreditua transferitzeko eta kreditua gehitzeko modalitateetan eginda daude, hurrenez hurren.
3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, 5/2011 kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua gehitzeko modalitatean.
4. Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta Orioko lau ikastetxeen lege-ordezkarien artean sinatuko diren elkarlan-hitzarmenen zirriborroak eta alkateari ahalmena ematea hitzarmen horiek sinatzeko, Orioko Udalaren izenean.
5. Behin-behineko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiari. Plan Nagusia honako hauek idatzi dute: Manu Arruabarrena eta Santiago Pe