Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du ostegunean, martxoak 7

armarriakoloretan

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.

Honako gai hauek aztertuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2013ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua.

2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2013ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

3.- Onartzea, egoki bada, aitorpen instituzional bat, datorren martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunari buruz.

4.- Onartzea, egoki bada, aitorpen instituzional bat, Orioko Udalari banderen legea betetzea exijitu zaiola-eta.

5.- Eskariak eta galderak