Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.
Gai hauek aztertuko dira:
1. Onartzea, egoki bada, Orioko Udalarentzat haririk gabeko banda zabaleko internet zerbitzuaren kontratuaren zirriborroa eta alkateari ahalmena ematea kontratua sinatzeko, Orioko Udalaren izenean.
2. Onartzea, egoki bada, Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioen bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren eta programazioaren azterketa.
3. Onartzea, egoki bada, baldintza partikularren orria, Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 8. sektoreko ?Munto? exekuzio unitatearen birpartzelazio-proiektutik eratorritako PR/3 partzelaren partaidetza indibisoa (%20,5721) besterentzeko, lehiaketa publiko bidez.
4. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Iturbide 11n dagoen merkataritzako lokala besterentzea, lehiaketa publiko bidez.
5. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Abaromendi 38, 40 eta 42 zenbakietan dauden zazpi merkataritzako lokal besterentzea, lehiaketa publiko bidez.
6. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 20. sektorearen ?Aizperro? kontzertazio hitzarmenaren aldaketari.
7. Onartzea, egoki bada, talde mistoko Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek, I