Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:15ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Onartzea, egoki bada, 2018ko 1, 2 eta 3 konpromiso-kredituak.
2.- Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 2/2018 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
3.- Onartzea, egoki bada, udal kanpineko zuzendariaren plaza jabetzan hornitzeko hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak.
4.- Onartzea, egoki bada, turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza jabetzan hornitzeko hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak.
5.- Onartzea, egoki bada, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga erregulatzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
6.- Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jaieguna 2019. urterako.
7.- Onartzea, egoki bada, Orioko EH BILDU eta PSE-EE-PSOE udal talde politikoek aurkeztutako mozioa, anbulatorioa handitzeko beharrari buruzkoa.
8.- Eskariak eta galderak.