Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, urriak 27

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2015eko uztailaren 7an egindako ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 10/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

3.- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak 2016rako.

4.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

5.- Onartzea, egoki bada, azaroaren 25eko adierazpen instituzionala “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna” ospatzen delako.

6.- Eskariak eta galderak.