Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da. Honako gai hauek aztertuko dira:
1.- 142/2015 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 2014. urteari dagokion Orioko Udaleko Aurrekontuaren Likidazioa onartzen da.
2.- 155/2015 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 3/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea onartzen da, kreditu gehigarrien modalitatean.
3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 4/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu transferentzien modalitatean egina dago.
4.- Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalak eta beren eranskinen aldaketa. Aldaketak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean behin betikoz argitaratzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Herri Ikastola Kooperatiba Elkarteari diru-laguntza bat ematea Derrigorrezko Bigarren Heziketako ikastetxean egindako inbertsioak finantzatzeko.
6.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Antilla hondartzaren zaintza, salbamendu eta laguntza zerbitzuaren eta Orioko udal kanpineko igerilekuaren zaintza eta botikin zerbitzuaren kontratazioa.
7.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta Karkara Taldea kultur elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.
8.- Eskariak eta galderak.