Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
1.- 2021eko udal-aurrekontuaren laugarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.
2.- 2022ko lehen hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.
3.- 2022ko udal-aurrekontuaren lehen hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea
4.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 8/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.
5.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 9/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
6.- Onartzea, egoki bada, 2/2022 zenbakidun konpromiso-kreditua.
7.- Onartzea, egoki bada, herriko jaia 2023. urterako.
8.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko II. Berdintasun Plana.
9.- Onartzea, egoki bada, Antilla hondartzan itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko kontzesioa aldatu ahal izateko baldintzak eta preskripzioak. Kontzesioa Orioko Antilla hondartzaren ekialdeko muturrean bainu-kabinetarako eraikin bat eraikitzeko eman zitzaion Udalari 1965eko abenduaren 10eko ministro-agindu bidez, eta 2020ko martxoaren 11ko ministro-agindu bidez aldatu eta luzatu zen.
10.- Onartzea, egoki bada, Orioko EH BILDU talde politikoak kirol-portuei buruz aurkeztutako mozioa.
11.- Eskariak eta galderak.