Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
1.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 1/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.
2.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 2/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
3.- Onartzea, egoki bada, 2021-2023ko dirulaguntzen plan estrategikoa.
4.- Onartzea, egoki bada, 2021-2023ko inbertsio-plana.
5.- Onartzea, egoki bada, udal-langileen ordainsarien 2022rako igoera eta kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal-korporaziokideen ordainsarien igoera.
6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Biziberritze Plana.
7.- Onartzea, egoki bada, baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen agiriak, Orioko udal-kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur-parkea eraikitzeko obrak kontratatzeko prozedura ireki sinplifikatu bidez.
8.- Eskariak eta galderak.