Juan Priede Orioko Udaleko zinegotzi sozialistaren erailketaren hamargarren urteurrenean, martxoaren 21ean, egindako ezohiko bilkura urgentean, udalbatzarrak honako erabakiak hartu zituen:
? Orioko Udalak, berriz ere, Juan Priederen hilketaren zentzugabekeria salatzen du. Demokratikoki herriak aukeratutako zinegotzi bat erailtzeak ez du ez hanka eta ez bururik.
? Juan Priede bere ideiak askatasunez adierazi eta defendatzeagatik erail zuten. Beldurra gainditu eta herriaren alde lana egin zuen Juanek. Udal honek hark egindako lanaren esker ona eta aitortza azaltzen dio Juan Priederen familiari.
? Orioko Udaleko zinegotzia izan zen Juan Priederen lana gogora ekarriko duen plaka bat jarriko da udalbatzarraren aretoan. Plakan hau jarriko du: Orioko herriak esker onez Juan Priede P