Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du abenduaren 23an, asteartearekin.
Bilkura 18:30ean hasiko da.
Hauek dira aztertuko diren gaiak:
- Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2008ko urriaren 28an egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko aurrekontuari dagokion 5/2008 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. Kreditu aldaketa kreditu transferentzien modalitatean egina dago.
- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko aurrekontuari dagokion 6/2008 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. Kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
- Onartzea, egoki bada, Orioko 8. sektorean ?Munto? dagoen udal futbol/sofbol zelaiaren azpiko 128 garaje itxiren salmenta adjudikatzeko prozedura arautuko duten baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboen plegua.
- Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko udal planeamendurako arau subsidiarioetako 4. areako ?Aita Lertxundi? 4.1 Hirigintza Jarduketa Unitatearen kontzertazio hitzarmena.
- Ezker Batua-Berdeak-Aralar Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Francisco Francori Orioko ohorezko alkate izendapena kentzeari buruz.
- Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek aurkeztutako mozioa, udal finantzazioari buruz.
- Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek aurkeztutako mozioa, Zubietako makroespetxeari buruz.
- Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek aurkeztutako mozioa, azaroaren 25eko emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunari buruz.
- Eusko Alkartasuna udal taldeak aurkeztutako mozioa, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60. urteurrena betetzeari buruz.
- Onartzea, egoki bada, EAJ/PNV udal taldeak aurkeztutako komunikatua, Inaxio Uriaren erailketa salatuz.