Udalbatzarraren ezohiko bilkura izango da abenduaren 23an, asteartearekin, udalbatzarraren aretoan.

Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du abenduaren 23an, asteartearekin.

Bilkura 18:30ean hasiko da.

Hauek dira aztertuko diren gaiak:

  1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2008ko urriaren 28an egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
  2. Onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko aurrekontuari dagokion 5/2008 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. Kreditu aldaketa kreditu transferentzien modalitatean egina dago.
  3. Onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko aurrekontuari dagokion 6/2008 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. Kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
  4. Onartzea, egoki bada, Orioko 8. sektorean ?Munto? dagoen udal futbol/sofbol zelaiaren azpiko 128 garaje itxiren salmenta adjudikatzeko prozedura arautuko duten baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboen plegua.
  5. Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko udal planeamendurako arau subsidiarioetako 4. areako ?Aita Lertxundi? 4.1 Hirigintza Jarduketa Unitatearen kontzertazio hitzarmena.
  6. Ezker Batua-Berdeak-Aralar Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Francisco Francori Orioko ohorezko alkate izendapena kentzeari buruz.
  7. Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek aurkeztutako mozioa, udal finantzazioari buruz.
  8. Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek aurkeztutako mozioa, Zubietako makroespetxeari buruz.
  9. Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek aurkeztutako mozioa, azaroaren 25eko emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunari buruz.
  10. Eusko Alkartasuna udal taldeak aurkeztutako mozioa, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60. urteurrena betetzeari buruz.
  11. Onartzea, egoki bada, EAJ/PNV udal taldeak aurkeztutako komunikatua, Inaxio Uriaren erailketa salatuz.