Udalbatzarraren ezohiko bilkura izango da maiatzaren 12an

Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du maiatzaren 12an, asteartearekin.

Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.

Hauek dira aztertuko diren gaiak:

  1. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko hondartzetako (Antilla eta Oribarzar) zaintza, salbamendu eta laguntza zerbitzua eta Orioko udal kanpineko igerilekuaren zaintza eta botikin zerbitzuaren kontratazioa.
  2. Onartzea, egoki bada, Baldintza Administratibo Partikularren Orria, Orioko Antilla hondartzan zaintza, salbamendu eta laguntza zerbitzua eta Orioko udal kanpineko igerilekuaren zaintza eta botikin zerbitzua prozedura irekiz, urgentziazko tratamenduz eta lehiaketa bidez kontratatzeko.
  3. Dagozkion erabaki plenarioak hartzea, ORIOKO HERRI IKASTOLA kooperatiba elkarteari zuzeneko diru laguntza emateari buruzkoak, Orioko udal planeamendurako arau subsidiarioetako 8. sektorean ?Munto? DBHko ikastetxe berria eraikitzeko lanen finantzazioan laguntzeko.