Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du otsailaren 24an, asteartearekin.
Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 18:00etan hasiko da.
Hauek dira aztertuko diren gaiak:
- Onartzea, egoki bada, Baldintza Administratibo Partikularren Orria, ?Orioko Ortzaika auzoan N-634 errepide ingurua urbanizatzeko proiektua? exekutatzeko obrak kontratatzeko, proiektu teknikoaren arabera, prozedura irekiz, presazko tramitazioz eta lehiaketa bidez.
- Onartzea, egoki bada, Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Orria, arautuko duena Orioko udal kanpineko taberna eta supermerkatuaren zerbitzuak emateko kontratazioa, kontzesio administratiboko erregimenean.
- Eskariak eta galderak.