Zaharren Babeslekuak Mus, tute eta punttu txapelketa antolatu du. Martxoaren 16an hasiko dira partidak eta izena emateko azken epea martxoaren 8a izango da.
MUS TXAPELKETA 4 erregetara jokatuko da, eta 4 hamarrekotako 4 jokotara.
TUTE TXAPELKETA 4 tantotako 4 jokotara da.
PUNTTU TXAPELKETA 4 tantotako jokotara da.
Liga moduan jokatuko dira txapelketak: denak denen kontra. Partida bakoitzaren irabazleek puntu bat irabaziko dute. Partida denak bukatutakoan, sailkapenean berdinketa baldin badago, irabazitako joko kopurua ere hartuko da kontuan. Modalitateren batean jende gehiegi apuntatzen bada, bi talde egingo dira, eta finala talde bakoitzeko irabazleek jokatuko dute.
Partidak 15:30ean hasiko dira; partida hasteko gehienez 15 minutu itxoingo dute lehiakideek.
Bi aldeak ados jarriz gero, lehenago hastea izango dute.
Trofeoak eta sariak izango dira modalitate bakoitzeko txapeldunentzat eta txapeldunonrdeentzat.
Bikote bakoitzak modalitate batean baino gehiagotan parte har dezake.