Irailaren 21ean, ostiralarekin, batzarra egin dute Orioko Udaleko langileek, erabaki bat hartzeko irailaren 26rako funtzio publikoaren aurkako etengabeko murrizketa mugagabeen aurrean deituta dagoen greba orokorra dela-eta.
Batzarra 14:00etan egin dute udalbatzarraren aretoan eta bertan, gehiengo handiz, egun horretan greba egitea erabaki dute udal langileek.
Jaurlaritzak ez ditu oraindik erabaki egun horretan bete beharko diren zerbitzu minimoak.