Martxoaren 20an, asteartearekin, batzarra egin zuten Orioko Udaleko langileek, erabaki bat hartzeko martxoaren 29rako lan-erreformaren kontra deituta dagoen greba orokorra dela-eta.
Batzarra 14:30ean egin zuten udalbatzarraren aretoan eta bertan, gehiengo handiz, egun horretan greba egitea erabaki zuten udal langileek.
Jaurlaritzak ez ditu oraindik erabaki egun horretan bete beharko diren zerbitzu minimoak.