Udaltzaingoaren Oharra

Ziklomotorren azterketa teknikoa

Herriko ziklomotoreek azterketa teknikoa (ITV/IAT) egin ahal izango dute Orion bertan, apirilaren 2an.

Udaltzaingoak jakinarazi nahi die ziklomotoreak dituzten herritar guztiei aukera izango dutela horien azterketa teknikoa egiteko herrian bertan.

Aldez aurretik txanda hartu beharko dute, Udaltzaingora deituta (943 83 00 28)
Horretarako, egun bat izango dute aukeran: apirilaren 2a (osteguna).

Ordutegia hau izango da: 9:00etatik 14:45era.

Bere ziklomotorearen azterketa egin nahi duenak Herriko Plazara azaldu behar du, egun eta ordu horietan, ziklomotorearen dokumentazioa eta 22 euro ekarriz.

Udaltzaingotik gogorazi behar dugu derrigorrezkoa dela Motorrei azterketa teknikoa egitea eta bere ala hori ala den edo ez jakiteko kontrolak egingo ditugula.