Udaltzaingoaren Oharra

Olentzero eta Mari Domingin omen datoz

OLENTZERO eta MARI DOMINGIN larunbat honetan omen datoz eta merezi duen bezalako etorrera prestatu ahal izateko Herriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat eta beste hainbat kaleetan kontu handiz ibili beharko da, abenduaren 24ko 15:00etatik aurrera, eta Olentzero eta Mari Domingin joan arte.

Trafiko aldaketak hauek izango dira:

? Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.

? Ibilgailuak kaiatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.

? Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Herritarrei eskatzen diegu kolaboratzea eta arau hauek betetzea.

Eskerrik asko aldez aurretik.