Gabonak 2015. Azoka eta trafiko aldaketak

Eguberri egunean eskola, ikastola eta Danbolin musika eskolako haur, irakasle eta gurasoak kalez kaleko kantu-saioan aterako dira eta, amaiera Herriko Plazan izango denez, osteguneko azoka lekuz aldatuko da. Azoka, beraz, ikastola ondoko plazan izango da ostegun honetan.

Arratsaldean, berriz Mari Domingi eta Olentzero datoz plazara eta, merezi duten bezalako harrera egiteko, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat. Horrez gain, kontu handiz ibili beharko da beste hainbat kaletan.

Zehatz adierazita, honako aldaketa hauek egingo dira ibilgailuen trafikoari dagozkionak:

  • Herriko Plaza oinezkoentzako izango da abenduaren 24ko goizeko 08:00etatik abenduaren 27ko 20:00ak arte.
  • Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo da.
  • Ibilgailuak kaiatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
  • Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.