2016ko urtarrilaren 5ean ekialdeko erregeak eta Bizarzuri datozela-eta, honako oharrak egin nahi ditu Udalak:
- Goizean Bizarzuri ibiliko da herrian, erregeentzako gutunak biltzen: 10:00etan hasiko da, Anibarko Portuan eta, ondoren, 11:00etan, herrira etorriko da.
- Ekialdeko erregeak arratsaldeko 18:00etan iritsiko dira trenez eta, herrian barrena ibilbidea egin ondoren, Karela kiroldegian egingo zaie harrera.
- Hona egingo duten ibilbidea: tren geltokitik abiatu eta zubia pasa ondoren, Aritzaga-Herriko Plaza-Ibai Ondo-Antxiola-Nagusia-Iturbide-Pelotari-Eusko Gudari-Abeslari-Arrantzale-Balea eta kiroldegira.
- Bizarzuriren eta ekialdeko erregeen ibilbidean auto gidariek kontu handiz ibili beharko dute harrera amaitu bitartean.
- Herriko Plaza oinezkoentzako izango da urtarrilaren 5eko 14:00etatik urtarrilaren 6ko 20:00ak arte.
- Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo da.
- Ibilgailuak kaiatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
- Herritik ateratzeko, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.