Datorren astean izango dira San Nikolas jaiak eta, hori dela-eta, abenduaren 5etik 11ra bitartean, zenbait aldaketa izango dira ibilgailuen zirkulazioari dagozkionak:
- Asteburuetan egiten den bezala, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat eta trafikoa Kaia kaletik bideratuko da.
- Astelehenean, abenduak 5, 18:00etan itxiko da plaza, eta itxita egongo da ostiral goizeko 09:00ak arte.
- Larunbatean, abenduak 10, 08:00etan itxiko da plaza eta hala egongo da igandeko 20:00ak bitartean.