Trafiko aldaketak izango dira San Pedro jaiak direla-eta

Datorren asteazkenean emango zaie hasiera San Pedro jaiei eta, hori dela-eta, ekainaren 28tik uztailaren 3a bitartean, zenbait aldaketa izango dira ibilgailuen zirkulazioari dagozkionak:
• Asteburuetan egiten den bezala, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat eta trafikoa Kaia kaletik bideratuko da.
• Asteazkenean, ekainak 28, 14:00etan itxiko da plaza, eta itxita egongo da uztailak 2a igandea arratsaldeko 20:00ak arte.