Trafiko aldaketak izango dira Bisiguaren Festa dela-eta

Uztailaren 13tik 17a bitartean Bisiguaren Festa dela-eta, herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.
Ostegun eguerdian Herriko Plaza oinezkoentzat jarriko da eta ibilgailuen zirkulazioan honako aldaketak egingo dira:

Ostegunean 14:00etatik asteleheneko 08:00ak bitartean, herrira sartzeko, moilatik izango da bidea; herritik ateratzeko, berriz, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.

  • Bisiguaren Festa gure artean ospatzera autoz datozenei autoak honako lekuetan aparkatzea gomendatzen diegu:

• Autopista azpiko aparkalekuan.
• Munto aparkalekuan.
• Ubegun poligonoan.
• Arraunetxera doan errepidean.
• Arozenako aparkalekuan.