Trafiko aldaketak izango dira Arraun-surf Festa dela-eta

Urriaren 7an, Arraun-surf Festa dela-eta, herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.

Herriko Plaza oinezkoentzat jarriko da eta ibilgailuen zirkulazioan honako aldaketak egingo dira:

Larunbatean 08:00etatik Igandeko 20:00ak bitartean, herrira sartzeko, moilatik izango da bidea; herritik ateratzeko, berriz, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.

Arraun-surf Festa gure artean ospatzera autoz datozenei autoak honako lekuetan aparkatzea gomendatzen diegu:

• Autopista azpiko aparkalekuan.

• Muntoko aparkalekuan.

• Ubegun poligonoan.

• Arraunetxera doan errepidean.

• Arozenako aparkalekuan.