UEMAk lan-poltsa bat osatu nahi du

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) lan-poltsa bat eratu nahi du, hizkuntza-normalkuntzako teknikariena.

Orioko Udala UEMAren kide delako jaso dugu hemen iragarki hau, herritar batzuen interesekoa izan daitekeelakoan.

Hau da UEMAk kaleratu duen iragarkiaren testua:

UEMArako lan-poltsa

UEMAk hizkuntza normalkuntzako teknikarirako lan-poltsa eratu nahi du.

Lana UEMAko edozein bulegotan izan daiteke (Aulesti(Bizkaia), Oiartzun (Gipuzkoa) zein Azpeitia (Gipuzkoa)).

Lan egiteko ordutegia: 08:00etatik 15:00etara, nahiz eta noizbehinkako lanak direla-eta arratsalderen baten ere lan egin behar izan.
Norbere autoa eta gida baimena izatea ezinbestekoa da.

Baldintza agiriak ikusteko eta eskaera orria jaisteko www.uema.org

Eskaerak Aulestiko bulegora bidali behar dira posta arruntez epea amaitu baino lehen (epea: urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra). Helbidea
honakoa da:

UEMA

Donibane enparantza 1, 1.a

48380 Aulesti (Bizkaia)

Informazio gehiagorako deitu 94-627.91.95 telefonora, goizez. Inork ez badu erantzuten deitu 608.20.49.44 telefonora, goizez.