Uhats taldearen kantaldia izango da ikastolan ekainaren 26an, asteazkenarekin

Orioko Herri Ikastolako areto berrian izango da kantaldia 19:00etan hasita.

Uhats taldea Orioko gazte batzuk osatzen dute. Urte osoa daramate Olatz Zugastiren gidaritzapean entseatzen eta dagoeneko egin dute emanaldi bat herrian: otsailean kultur etxean egin zuten entsaio ireki bat. Orain maketa bat grabatu dute eta horren aurkezpena egin nahi dute lagun eta herritarren aurrean.

Uhats taldea honako hauek osatzen dute: Julen Alonso –eskusoinua, trikitixa eta teklatuak–, Intza Unanue –ahotsa–, Eneritz Aulestia –ahotsa eta panderoa–, Iñaki Lizarralde –ahotsa, teklatuak eta trikitixa–, Mirene Elizondo –ahotsa–, Paul Beitia –gitarra– eta Iker Urdangarin –perkusioa–.