Ukrainako Galicia taldeak kontzertua emango du ostiralean Salatxo tabernan

Ostiral gauean, abuztuak 13, kontzertua izango da Orioko Salatxo tabernan, gaueko hamaiketan hasita: Galicia izeneko taldeak joko du. Galicia taldeak Ukrainako folk musika egiten du. Zazpi lagunez osatuta dago: sei gizaseme eta emakume bat. Emakumeak ahotsa jartzen du eta gizasemeek, berriz, hainbat instrumentu jotzen dituzte: tronpeta, biolina, perkusioa? Galicia taldeak hainbat disko ditu grabatuta eta oso ezaguna da inguruotan, aspaldiko urteetan udaro etortzen baitira Euskal Herrira.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da. Sarrera doan izango da. ‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giroa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Hiru taberna hauek parte hartzen ari dira aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Unar eta Salatxo.