Maria Maestra haurtzaindegiko guraso batzordeak hitzaldia eta tailerra antolatu ditu abenduan, guraso gazteei umea gainean eramatearen garrantziaz hitz egiteko eta hori nola egoki egin azaltzeko.
Hitzaldia abenduaren 10ean izango da, asteartearekin eta sarrera irekia da bertaratu nahi duten guztientzat.
Ondoren, astebete geroago, abenduaren 17an, tailerra egingo dute, gai beraren inguruan, azalpen praktikoak emateko.
Bai hitzaldia eta bai tailerra kultur etxeko areto nagusian izango dira, 17:45ean hasita.