Datorren ostiralean, maiatzak 31, umorezko bakarrizketa saioa izango da kultur etxean, 22:00etan hasita.
Udaleko Kultura batzordeak antolatu du saioa eta punta-puntako bi umoregile izango dira oholtza gainean: batetik, Barry Barrez irlandar euskalduna eta, bestetik, Jon Plazaola aktore eta gidoilari urretxuarra.
SARRERAK DOAN, BAINA GONBITA BIDEZ
‘Bi arreba’ ikuskizunean egin zen bezala, saiora joateko, gonbita jaso behar da aldez aurretik. Gonbitak doan banatuko dira kultur etxean ostirala bitartan (lehenago agortzen ez badira). Kultur etxean 140 lagunentzako tokia dago bakarrik, eta arazoak ebitatzeko erabaki du Udalak gonbita bidezko sistema ezartzea. Gonbitak doan banatuko dira bukatu arte.