“Urola Kostako mahai estrategikoaren” helburua da eskualdeko enpresa, hezkuntza zentro, bestelako eragile eta administrazio publikoen arteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea, guztion artean eskualdearen lehiakortasuna sustatzeko baliagarriak izan daitezkeen estrategiak identifikatzeko.
Ekimen hori 2017an garatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
2017an zehar hainbat saio egin dituzte bailarako eragileek (enpresak, hezkuntza zentroak, udalak, Udal Elkartea eta bestelako eragileak) iritziak partekatu eta ekarpenak egiteko. Saio horien emaitza irailaren 26an aurkeztuko da jendaurrean eta, horrekin batera, emaitzen inguruko gogoeta ere egingo da.
Urola Kostako Udal Elkarteak gonbita egiten dizue aurkezpenera etortzeko.
Mahai estrategikoa: emaitzen aurkezpena
Eguna: 2017/09/26 (datorren asteartea)
Ordua: 9:15
Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Hizlariak:
- IeTeam Aholkularitza-etxea
- Urola Kostako Udal Elkartea
Komeni da joateko asmoa dutenek aldez aurretik adieraztea joango direla, Udal Elkarteko telefonora deituta: 943 89 08 08.
Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko” programaren barruan kokatzen da.