Urola Kostako Udal Elkarteak oharra kaleratu du, Zumaiako Soldadura Zentroaren matrikulazio-epea zabaldu dela-eta.
Zumaiako Soldadura Zentroan hurrengo ikasturtean Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-ematea ekainaren 1etik 19ra izango da.
Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan soldadura, fabrikazio eta muntaketako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikas dezakete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteek. Ikasketa praktikoak dira, soldadurako lanbidearen oinarrizko ezagupenak eskuratzeko.
Ikasketen ezaugarriak
Hauek dira ikasketen ezaugarriak:
- Oinarrizko Lanbide Heziketa: soldadura, fabrikazioa eta muntaketa
- Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Plaza librerik izan ezkero, 17urtetik gorakoek ere izena eman dezakete.
- Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaketaren oinarrizko ezagutzen jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.
- Bi ikasturte: ikus edukien programa esku-orrian. Bigarren ikasturtean praktikak egiten dira eskualdeko lantegietan.
- Egutegia eta ordutegia: irailetik ekainera. Goizeko ordutegia.
- Aurre izen-ematea: Ekainaren 1etik 19ra, Soldadura Zentroan.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.
- Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Soldadura Zentroa, Tel. 943 862 576, soldadurazentroa@urolakosta.eus
Hezkuntza arautua
Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako programa hau Lanbide Heziketako sisteman sartuta dago, hezkuntza arautua da eta Urola Kosta Udal Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatuta dago.