Urriko jardueren programa argitaratu du Udalak

Udalak kaleratu berri du urriko kultur jardueren programazioa. Honako ekitaldi hauek osatzen dute programa:

 

URRIAK 2, OSTEGUNA
18:00 Ipuin kontalaria kultur etxean: Judith Huegun

URRIAK 4, LARUNBATA
20:30 Organo-kontzertua elizan, Gipuzkoako organo-jotzaileek antolatuta: Ulrike Northoff

URRIAK 5, IGANDEA
KILOMETROAK 2014 jaia

URRIAK 7, ASTEARTEA
19:00 Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) lanketa Salatxo aretoan

URRIAK 10, OSTIRALA
22:30 ‘Hiru’ antzezlana kultur etxean. Sarrerak 5 euro balio du eta aldez aurretik hartu behar da kultur etxean

URRIAK 12, IGANDEA
‘Baleada’ ibilbide kultural-gastronomikoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio artean. Irteera Zumaiatik, 09:00etan.

URRIAK 16, OSTEGUNA
19:00 Iñaki Iturain oriotarrak idatzitako ‘Gerra bat barruan degula’ liburuaren aurkezpena kultur etxean.

URRIAK 17, OSTIRALA
22:30 Mixel Etxekoparten musika, dantza eta bertso ekitaldia kultur etxean: ‘Pilotharitza’. Gonbita aldez aurretik hartu behar da kultur etxean

URRIAK 21, ASTEARTEA
19:00 Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) lanketa Salatxo aretoan

URRIAK 24, OSTIRALA
20:00 Teodoro Mitxelena oriotarraren hilketa gogora ekartzeko ekitaldia Orioko udaletxeko udalbatzarraren aretoan

URRIAK 31, OSTIRALA
22:30 Xabier Lizasoren piano-kontzertua kultur etxean.

 

OHARRAK
Asteazkenero bingoa kultur etxean 16:30ean
Ostiralero pintxo potea izango da 19:00etatik aurrera