Udalak kaleratu berri du urriko kultur jardueren programazioa. Honako ekitaldi hauek osatzen dute programa:
URRIAK 2, asteartea
17:45 Hitzaldia Salatxo aretoan, Haurreskolako guraso batzordeak antolatuta. Gaia: ‘Konpondu dezakegu. Gatazkak gainditzeko modu baketsu eta boteretsuan’. Hizlaria: Nerea Mendizabal psikopedagogoa.
URRIAK 6, larunbata
Euskal Herriko SUP Race Zirkuitua-Orio 2018. Arraun-surfeko txapelketa eta egun osoko festa.
URRIAK 13, larunbata
17:00 Orioko eta Zarauzko musika eskoletako trikitilari eta txistularien kalejira herrian barrena
18:00 ‘Beldartxo jatuna’ antzerkia Herriko Plazan
19:00 Bisiguaren ‘master-class’a erretegian: bisigu dastaketa, aperitiboa eta txakolina. Aurrez eman behar da izena
URRIAK 16, asteartea
18:00 Pello Añorga ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (5-8 urte arteko haurrentzat)
19:00 Solasaldia Arraunetxen: ‘Oteizarekin batetik bestera’, ‘Oteiza 110’ programaren barruan
- Oskar Alegria, kazetari eta zinemagilea
- Bernardo Atxaga, idazlea
URRIAK 18, osteguna
19:00 ‘Oteiza: 1908-2008 y sigo’ dokumentalaren proiekzioa kultur etxean, ‘Oteiza 110’ programaren barruan
URRIAK 19, ostirala
11:00 Herriko haurren omenaldia Oteizari ‘Pietatea’ren azpian, ‘Oteiza 110’ programaren barruan
22:30 ’Ttak!’ Beatriz Egizabalen bakarrizketa kultur etxeko areto nagusian, EUSKARALDIAren barruan
URRIAK 20, larunbata
10:00 Egun osoko irteera Altzuzako Oteiza museora eta Iruñera, ‘Oteiza 110’ programaren barruan. Izena urriaren 16a baino lehen eman behar da telefonoz edo emailez
URRIAK 21, igandea
18:30 ‘Esku Harriak: Oteizaren (h)aria’ dantza-bertso-musika ikuskizuna Herriko Plazan, MugMus Laborategiaren eskutik, ‘Oteiza 110’ programaren barruan
URRIAK 22, astelehena
18:00 Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (3-6 urte arteko haurrentzat)
URRIAREN 26tik 28ra
Mandalara elkarteak antolatutako ekitaldiak Arraunetxen.
OHARRA
Urriaren 3tik aurrera, asteazkenero bingoa kultur etxean 16:30ean.