Uztaileko eta abuztuko ekitaldien programa argitaratu du Udalak

Udalak uztaileko eta abuztuko ekitaldien programa kaleratu berri du. Honako hau da:

Uztailak 8, larunbata

18:00 EUSKO LABEL LIGAKO BANDERA: Orioko 27. estropada-5. Orio Kanpina Bandera.

Uztailak 15, larunbata

19:00 KAE ligako bandera errioan erlojuaren kontra. Bi txanda izango dira, seina trainerukoak.

Uztailak 13, osteguna

Bisiguaren Festa Herriko Plazan.

Uztailak 14, ostirala

Bisiguaren Festa Herriko Plazan.

Uztailak 15, larunbata

Bisiguaren Festa Herriko Plazan.

Uztailak 16, igandea

Bisiguaren Festa Herriko Plazan.

Uztailak 20, osteguna

20:00 Kontzertua elizako zimitorioan: Rhiain Bebb musikari galesa.

Uztailak 23, igandea

20:00 Deborah Carter-en boskotearen kontzertua Herriko Plazan: Ella Fitzgerald-en omenez. Ahotsa: Deborah Carter; saxoa: Iñaki Askunze; gitarra: Javier Juanco; kontrabaxua: Gonzalo Tejada; bateria: Guillermo McGill.

Uztailak 24, astelehena

19:00 Paddam bikotearen kontzertua Herriko Plazan: Chanson Française. Estefania S. Wulf abeslaria eta Iñaki Miguel pianista.

Uztailak 25 asteartea

19:30 ‘Dantza Kultura da’ dantza-emanaldia Herriko Plazan, WM dantza eskolaren eskutik.

Abuztuak 5, larunbata

22:15 Zinema hondartzan: ‘Ozzy’ filma.

Abuztuak 9, asteazkena

22:15 Zinema hondartzan: ‘Zootropolis’ filma.

Abuztuak 10, osteguna

19:30 Haurrentzako emanaldia Anibarko Portuan: ‘NIKO NOK Pailazo, Artista eta Malabarista’.

Abuztuak 12, larunbata

17:30 Uretako puzgarri eta jolasak arranplan.

20:00 Herriko musika taldeen kontzertua hondartza inguruan: ORIOTARROCK JAIALDIA.

Abuztuak 18, ostirala

22:15 Zinema hondartzan: ‘Igelak’ filma.

Abuztuak 24, osteguna

19:30 Haurrentzako emanaldia Abaromendi plazan: Tomaxen abenturak taldearen ‘Hiru ipuin’ ikuskizuna.

Abuztuak 26, larunbata

Goiz eta arratsaldez Outlet azoka Herriko Plazan, Arkupe elkarteak antolatuta.

17:30 Uretako puzgarri eta jolasak arranplan.

22:15 Zinema hondartzan: ‘Star Trek: Más allá’ filma.

Abuztuak 27, igandea

Goiz eta arratsaldez Outlet azoka Herriko Plazan, Arkupe elkarteak antolatuta.

Irailak 1, ostirala

17:30 Apar-festa haurrentzat Ibai Ondo plazan.

20:00 Easo abesbatzaren kontzertua elizan.