Vegetal Jam taldearen kontzertua izango da kultur etxean

Kontzertua urriaren 20an izango da, ostiralarekin, eta 22:30ean hasiko da. Sarrera doan bada ere, gonbita hartu behar da aldez aurretik, aretoaren aforoa mugatua delako. Udalak 100 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan. Emanaldira joan nahi dutenek, hortaz, hobe dute garaiz eskuratu beren gonbita, gabe ez geratzeko.

Vegetal Jam, Zaragozako bikote instrumentala

Vegetal Jam (‘marmelada vegetala’, euskaraz) musika folk instrumentala egiten duen bikote bat da, Zaragozakoa. David Aznar eskusoinu-jotzaileak eta Miguel Guallar biolin eta txelo-jotzaileak osatzen dute. Aragoiko eta Europa osoko folklorean oinarritutako musika egiten dute, berek konposatutako kantekin batera. Dantzarako musikak toki berezia du beren errepertorioan.

Hiru disko kaleratu dituzte orain arte:

  • “Danza del Bosque Encantado” (2012)
  • “Valnerols” (2014)
  • “El alma en la lluvia” (2017)

Kontzertuan hiru diskoetako kantak joko dituzte eta, bereziki, aurten kaleratu duten lanekoak.

Informazio gehiago jasotzeko eta bere musika entzuteko, jo bere Facebook orrialdera:

https://www.facebook.com/vegetaljam/

vegetaljamargazkia17