Web-posizionamendua hobetu eta Google Analytics erabiltzeko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartearen “EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema” egitasmoaren baitan, prestakuntza eskainiko zaie ekintzaile eta enpresari txikiei: webguneen posizionamendua hobetu eta Google Analitycs erreminta erabiltzeko ikastaroa.

Eguna eta ordua

Saio bakarreko ikastaroa izango da, 4 ordukoa, eta Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian emango da ekainaren 19an, asteazkenarekin, 09:30etik 13:30era.

Ikastaroaren helburua eta aztertuko diren gaiak

Ikastaroaren helburu nagusia hau da: ekintzaile nahiz enpresari txikiek beren webguneen posizionamendua hobetzea Interneteko bilatzaileetan. Horretarako, kontuan izan beharreko gako tekniko zein semantikoak eskainiko dira. Bide batez, Google Analytics erremintaren oinarrizko alderdiak ere landuko dira; batez ere, web orrialdeetako bisita kopuruak ezagutu eta hobetzeko.

Gai hauek landuko dira ikastaroan:

  • Zer da posizionamendua? Bilatzaileak. Nola bilatzen dugu informazioa interneten?
  • Nire web orrialdearen posizionamendua hobetzen duten oinarrizko alderdi teknikoak: domeinuak, metaetiketak, etab.
  • Nire web orrialdearen posizionamendua hobetzen duten oinarrizko alderdi semantikoak: gako-hitzak, etab.
  • Linkbuilding: Nire web orrialdearen posizionamendua hobetzen duten estrategiak, nire web orrialdetik kanpo.
  • Analytics Googleren oinarrizko alderdiak

Argibideak eta izen-ematea

Plaza kopurua mugatua denez, ikastaroan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan: