XII. ARRAUNKETA OLINPIKOKO NAZIOARTEKO ESTROPADAK

XII. ARRAUNKETA OLINPIKOKO NAZIOARTEKO ESTROPADAK

XII. ARRAUNKETA OLINPIKOKO NAZIOARTEKO ESTROPADAK

Datorren Apirilaren 30ean (igandea), Orioko
Arraunketa Olinpikoko Nazioarteko Estropadaren beste edizio berri bat lehian jarriko da.

Hain zuzen ere, aurtengoa XII. izango da.

Ekitaldi hau Orio Arraunketa Elkarteak antolatu du, Orioko Udalaren laguntza-babesarekin eta Arraunketako Euskal Federakuntzaren gainbegiraketarekin.

Estropada hauek gizonezkoen lemazaindun Outrigger 8 modalitatean (8+) izango dira arraunketa olinpikoko modalitate erregina eta emakumezko binako laukoan (4x).

Aurtengorako ere, 2004go edizioan martxan jarritako sistema berdinarekin lehiatuko da.
Hau da, kanporaketako estropadak, finalaurrekoak eta finalak marran 1.000 metroko distantzian lehiatuko dira.

Horrela, 75 minutuko tartean guztira hamaika estropada lehiatuko dira, zein baino zein ikusgarriagoa, betiere ikuslearentzat erakargarritasun osokoak izan daitezen.

Aurtengo edizioa, Apirilaren 30ean arratsaldeko seietan hasiko da, eta bertan lehen mailako arraunlari frantsesak, espainolak eta portugesak, euskaldunekin batera lehiatuko dira.

Estropada bakoitza noiz hasiko den eta gainerako zehaztasunak jakin nahi duenak hemen begira dezake

Aupa ORIO