XV. IKURRINA INMOBILIARIA ORIO

Larunbat honetan, abuztuak 27, arratsaldeko 17:00retan, Orioko hondartzan TKE ligako 13. estropada puntuagarria jokatuko da.
Estropada hau Orioko Udalak eta Orio Arraunketa Elkarteak antolatzen dute.

Ontziak lau trainerutako hiru txandatan banatuta egongo dira. Txandak antolatzeko TKE Ligako Sailkapen nagusia hartuko da kontuan.

Sariak honako hauek izango dira:

  1. sailkatua: 3.066 euro, INMOBILIARIA ORIO IKURRINA eta Garaikurra.
  2. sailkatua: 2.730 euro eta Salatxo taberna Garaikurra.
  3. sailkatua: 2.394 euro eta Otzarreta Harategia Garaikurra.
  4. sailkatua: 2.058 euro.
  5. sailkatua: 1.890 euro.
  6. sailkatua: 1.722 euro.
  7. sailkatua: 1.554 euro.
  8. sailkatua: 1.386 euro.
  9. sailkatua: 1.050 euro.
  10. sailkatua: 1.050 euro.
  11. sailkatua: 1.050 euro.
  12. sailkatua: 1.050 euro.

Ikurrina uretan emango da itsasontzi batetik. Dirua eta lehen hiru traineruen garaikurrak Orioko Udaletxean banatuko dira.