Orioko Udalak, urtero bezala, hobariak edo bonifikazioak onartu ditu familia ugarientzat, Ondasun Higiezinen Zergari dagozkionak.
Interesatuek otsailaren 28a arteko epea dute hobari horiek eskatzeko udal-bulegoetan.
Familia ugaria direla akreditatuta daukatenek etxebizitza BATENTZAKO eskatu dezakete hobaria, etxebizitzaren balio katastrala gehienez 180.000 eurokoa baldin bada eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Etxebizitza familia ugariaren ohiko bizitokia izan behar du eta familiako kideek bertan erroldatuta egon behar dute.
- Familiako inor ez da izan behar beste ondasun higiezin baten jabe.
Hiru hobari-mota
Aplikatuko diren hobariak hauek izango dira:
- 3 seme-alaba dituzten familiei %52,50eko hobaria aplikatuko zaie.
- 4 seme-alaba dituzten familiak: %63ko hobaria aplikatuko zaie.
- 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak: %73,50eko hobaria aplikatuko zaie.
Eskaera nola egin
Hobariaren eskaera egiteko, udal-bulegoetara jo behar da otsailaren 28a baino lehen, ordutegi honen barruan: 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.
Bertan emango zaien instantzia bete beharko dute interesatuek eta udal-bulegoetan aurkeztu dokumentazio honekin batera:
- Familia ugariaren txartela.
- Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren azken ordainagiria ordaindu izana akreditatzen duen agiria.
- Zinpeko aitorpena, adieraziz familiako inor ez dela beste ondasun higiezin baten jabe.
Hobariaren eskaera urtero aurkeztu behar da.