Zabalik dago eskola umeen literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea

Udaleko Euskara batzordeak, urtero bezala, literatur lehiaketa baten deialdia egin du, eskola umeen artean idazteko zaletasuna piztu eta suspertzeko.

Aurtengo lehiaketa 19.a da eta oinarriak hemen ikus daitezke, PDF formatuan.

Lehiaketara aurkezten diren lanik onenak liburu batean argitaratuko ditu Udaleko Euskara batzordeak aurtengo San Pedro jaietan.