?Zaharkinak? erakusketaren amaiera ekitaldia izango da asteartean, otsailak 3, arratsaldeko zazpietan

Udaletxean izango da ekitaldia, Udalbatzarraren aretoan

Iazko udan egin zen Orion ?Zaharkinak? erakusketa. Erakusketarako oriotar askok utzi zituen ganbara eta sotoetan gordeta zeuzkan antzinako tresnak, eta gero tresna haiek ikusgai egon ziren herriko kiroldegian.

Aranzadi elkarteak katalogo bat prestatu du han erakutsi ziren tresna guztiekin eta astearteko ekitaldian katalogo horren entrega egingo dio Udalari. Ekitaldian, bestalde, liburu batzuk oparituko zaizkie erakusketa prestatzen laguntzaile aritu ziren haur eta gazteei. Bi eskoletako haur eta gazteak aritu ziren etxez etxe eta sotoz soto, erakusketarako materiala biltzen eta orain oparitxo bana jasoko dute, egindako lana eskertzeko.

Ekitaldia udaletxeko pleno aretoan izango da, arratsaldeko zazpietan hasita, eta bertan parte hartuko dute Mirari Arruabarrena alkateak, eta Aranzadiko hiru kidek: Fermin Leizaola, Aizpea Leizaola eta Juan Antonio Lejarza.