San Nikolas kaleko lanak direla-eta, hondakinak biltzeko kontainer bat jarri du Udalak Endaia plazako karga-deskarga eremuan eta, ondorioz, eremu hori ez dago erabilgarri.
Obrak irauten duen bitartean, udaletxe aurreko karga-deskarga eremua erabili beharko dute inguruko taberna eta establezimenduetara jeneroa garraiatzen dutenek. Udaletxe aurreko eremua egunero egongo da erabilgarri, 24 orduz, astelehenetik igandera, eta, beraz, debekatuta dago hor aparkatzea egunez nahiz gauez.
Behin San Nikolas kaleko obrak bukatzen direnean, berriro lehen bezala antolatuko dira zamalanak.
Barkatu eragozpenak.