Zaragueta eskola orain dela 40 urte hasi zen klaseak euskaraz ematen eta, urteurren hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu ikasturtean zehar.
Aste honetan bi ekitaldi izango dira:
- Ostegunean, azaroak 16, mahai-ingurua izango da Salatxo aretoan, 19:00etan: ‘Euskararen eta euskaldunen arnasa’. Jakes Goikoetxea kazetariak bideratuko du eta bi lagun arituko dira haren galderei erantzuten: Kike Amonarriz soziolinguista eta Jabier Zabaleta Orioko euskara teknikaria.
- Ostiralean, azaroak 17, TXANTXARIAK taldea izango da eskolako frontoian, arratsaldeko 17:00etan. Beren emanaldian kantu, dantza eta jolasak egingo dituzte haurrekin eta familiartekoekin. Taldeari buruzko informazio gehiago: txantxariak.com