Zaragueta eskola orain dela 40 urte hasi zen klaseak euskaraz ematen eta, urteurren hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu ikasturtean zehar.
Ekitaldi-programa horren barruan solasaldi irekia antolatu du datorren ostegunean, otsailak 8, 18:00etan, Salatxo aretoan. Ekitaldian Ruben Iglesias irakasle oriotarrak Lore Erriondo aditua elkarrizketatuko du.
Solaskide ezagunak eta gai interesgarria
Lore Erriondo Korostola ezaguna da hezkuntza munduko eragileentzat, urteak daramatzalako irakasle Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Horrez gain, EHUko dekanordea da Titulazioen Koordinazioan eta Hobekuntzan. HikHasiko kide ere bada.
Ruben San Sebastian Iglesias, bestalde, irakasle da eta, gaur egun, Zaragueta eskolako guraso ere bai.
Solasgaia honako hau izango da: 21. mendeko euskal eskolaren erronkak; euskal hezkuntzaren normalizazioa irudikatzen.