Zebra-bide berria egin du Udalak Anibarko Portuan

Udalak zebra-bide berria egin du Anibarko Portua auzoan, errio ondoko pasealekuarekin lotura hobetzeko. Zebra-bide altxatua da Udalak jarri duena eta, hartara, autoak mantsoago pasatuko dira handik. Horrez gain, espaloiko koska kenduta, asko hobetuko da irisgarritasuna.

Zebra-bidea jartzeko lanek 4.435 euroko kostua izan dute eta Uzkue eraikuntzak egin ditu.

zebrabidea17