Kross Txikia igandean: Udaltzaingoaren oharra

Orioko Zaragueta Herri Eskolak 8. Kros Txikia antolatu du otsailaren 5ean, igandearekin, 12:00etan.

Hori dela eta, Udaltzaingoak jakinarazten du honako aldaketak egingo dituela ibilgailuen zirkulazioari dagozkionak:

• Abaromendi 1-26 zenbakidun kale tartea trafikoari itxita egongo da. Bertan aparkatzea DEBEKATUTA izango da goizeko 08:00etatik 14:00ak bitartean.

• Hondartza bidean ere, Abaromendi kaleko bidegurutzetik kanpineko sarrera arte, DEBEKATUTA izango da ibilgailuak aparkatzea.

• Abaromendi 1-26 inguruko bizilagunei gomendatzen diegu, egun horretan autoa erabili behar badute, ibilgailua eremu horietatik kanpo uztea.

• Hondartzara eta Antilla kalera joan behar duten ibilgailuek txandaka igarotzeko aukera izango dute.

Herritarrei, eskatzen diegu udaltzainekin eta antolatzaileekin kolaboratzea, eta arau hauek betetzea.

Eskerrik asko aldez aurretik.