Ziklomotorren azterketa teknikoaren egun aldaketa
Ziklomotorren azterketa teknikoa berriro
Herriko ziklomotoreek azterketa teknikoa (ITV/IAT) egin ahal izango dute Orion bertan, uztailaren 2 eta 5ean.
Udaltzaingoak jakinarazi nahi die ziklomotoreak dituzten herritar guztiei aukera izango dutela horien azterketa teknikoa egiteko herrian bertan.
Aldez aurretik txanda hartu beharko dute, Irungo IAT/ITV deituta 943626300.
Horretarako, bi egun izango dituzte aukeran: uztailaren 2 eta 5a.
Ordutegia hau izango da: 9:00etatik 14:45era. Bere ziklomotorearen azterketa egin nahi duenak Herriko Plazara azaldu behar du, aldez aurretik hartuta egun eta orduetan, ziklomotorearen dokumentazioa ekarriz.
Udaltzaingotik gogorazi behar dugu derrigorrezkoa dela Motorrei azterketa teknikoa egitea eta bere ala hori ala den edo ez jakiteko kontrolak egingo ditugula.